martes, 27 de septiembre de 2011

-Niri buruz-

Kaixo Margolariak!
Gaurko sarrera honetan niri buruz hitz egingo dizuet.
Nire izena Amaia da,19 urte ditut eta Bilbokoa naiz.





 Euskal Herrriko Unibertsitatean ikasten dut, Lehen Hezkuntzako Magisteritza, hain zuzen ere. Pasa den urtean Arangoitin geunden, baina eraikin zahar hori botatzea pentsatu dute, eta beraz, aurten Leioara mugitu gaituzte non bigarren maila hasi dudan.
Txikitatik gustatu izan zaizkit umeak, eta hauei gauza berriak erakustea ere. Bigarren Batxillergoan nengoela nire etorkizunari begira ez neukan argi zer egin, ideia asko nituen buruan. Azkenean, Arte Ederren eta Magisteritzaren artean nengoen, eta ikusi duzuenez azkenean Magisteritza egitea pentsatu nuen.
Esan beharra daukat, beti gustatu izan zaidala Plastika ikasgaia, ikastolan beti aukeratzen nuen hau eta oso ondo pasatzen nuen bertan.
Nire denbora librean ere marrazkiak egiten ditut, nik asmatutako marrazkiak edo beste irudiren bat kopiatzen saiatzen naiz ere. Margozteak, lasaitasuna, alaitasuna eta hainbeste sentimendu polit ekartzen dizkit gogora. Horregatik, Blog hau sortu dudanean argi eta garbi izan dut hasieratik kolorearekin zerikusia izango zuela bete betean.
Marrazteaz aparte, beste gauza batzuk ditu gogoko, hala nola, kirola. Hamar urtez saskibaloira jolastu izan dut eta astean zehar korrika egiten dut Bilbotik zehar. Gainontzeko kirolak ere gustokoak ditut, igeri egitea adibidez.
Sarrera honen helburua zuek, irakurleak, niri buruz informazio gehiago jasotzea zen, eta horrela izan dela uste dut. Orain nitaz gehiago dakizue eta zerbait ahaztu baldin bazait hurrengo sarreretan aipatuko dut.
Besarkada bero bat,
Beste bat arte lagunak!
*Amaia*




Códigos QR / Qr Codes

No hay comentarios:

Publicar un comentario