Mostrando entradas con la etiqueta Pintura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Pintura. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de diciembre de 2011

Parte hartu ezazu!

Txikitatik marraztea gustatu zait, eta asko.
Nire karpetak, apunteak, etab. beti koloreztatzen ditut. Horrela, gauzak antolatuago, alaiago, politago, dibertigarriago ditudala sentitzen ditut.
Duela pare bat urte gutxi gorabehera nire marrazkiak pilatzen hasi nintzen koadernotxo batean, bertan mota desberdineko marrazkiak nituelarik:














Hemen jarri izan ditudanak batzuk baino ez dira, gutxinaka gehiago egiten ari bainaiz.
Honetaz gain, aipatzeko da ere leihaketa batean partu hartu nuela, Lekeitioko jaietako kartela egiten hain zuzen ere.
Irabazi ez arren, esan beharra daukat asko gustatu zitzaidala egitea, asko disfrutatu bainuen:



Inoiz parte hartu al izan duzu honelako baten?
Anima zaitez, ez duzu ezer galtzen eta!

*Amaia*



 

Códigos QR / Qr Codes

domingo, 13 de noviembre de 2011

-OMAKO BASOA-

Inoiz egon al zara Omako Basoan?




Bisitatzea merezi duen leku bat dela uste dut, horregatik informazio interesgarria uzten dizuet eskura.
Kotxea hartu eta hurbildu zaitezte, kontako didazue nola joan den!


-Omako Basoa-


Omako basoa, Baso sorgindua edo Baso margotua Bizkaiko Kortezubi udalerriko Oma auzoan dagoen Agustin Ibarrola eskulturgile eta margolariaren arte lan bat da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Santimamiñe leizetik hurbil dago.

Ezaugarriak

Intsinis pinuz osatutako baso bat da, honen zuhaitzetan itxura eta kolore ezberdinetako margoak daudelarik. XX. mendeko 1960ko hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

 

Nire ustez ere, leku hau oso interesgarria da ikasleekin joateko, irteera bat egin nahi duzula hauta ezazu Omako Basoa! Ikasleen arreta piztuko du eta Plastika klaseko monotoniatik ateratzeko ere aukera ona da, gainera naturako mundu batean murgiltzeko aukera bat izango duzue!

 *Amaia*




Códigos QR / Qr Codes

sábado, 5 de noviembre de 2011

-Picasso eta bere Gernika-

Gernika Pablo Picassoren margolan famatua da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Guda Zibilean zehar gertatutako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago.


"Gernika" oleoaz oihal gainean egindako margolana da. 350 cm garai eta 780 cm zabal da. Margolana zuri-beltzean egina dago, grisa sorta zabalarekin. Bonbardaketari modu sinbolikoan deritzo eta gerratearen zentzugabekeria eta berauk eragindako oinazea adieraztea du helburu.
Margolanan sei pertsona (ama bat semearen hilotza eskuan duela, gudari hila, belauniko dagoen emakumea, kriseiludun emakumea), hiru animalia (zezena, usoa eta zaldia) eta beste zenbait sinbolo (argia eta sutan dagoen etxea) agertzen dira, hiru zatitan banatuak. Ezkerreko zatian zezena eta semearen hilotza eusten duen emakumea daude, erdian gudari hila, hilzorian dagoen zaldia eta emakumea kriseiluaz eta eskuman etxea sutan eta emakumea oihuka.

Hemen jartzen dizuet Gernika koadroa 3D-n . Era polit bat da koadro berezi hau ikusi ahal izateko, beraz, disfrutatu:


Beste bat arte lagunak,
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

miércoles, 2 de noviembre de 2011

-Iragana oroitzen-

Gogoratzen al duzue Art Attack?
Nik txikitan askotan ikusten nuen eta bertatik ideia ugari ikasi nituen.
Hemen jartzen dizuet bideo bat, eta horrelako asko aurkitu ahal izango dituzue Youtuben, teknika berriak ikasiz.



Programa horretan denetarik ikusi ahal izango duzue. Oso egokia dela uste dut, gauza berriak ikasten direlako, eta oso errazak direnak, hain zuzen ere.
Materialak errazak dira erosteko eta gainera nola egiten den azaltzen dizu pausuz pausu. Beraz, animatu zaitez Art Attackek dioena egitera! Agur lagunak!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Pintura eta Hezkuntza



Kaixo margolariak!

Gaur ere hemen naiz! Zuentzako beste sarrera bat idazten.
Gaurkoan, hezkuntzari begira, pinturak honekin daukan lotura aipatzea izango da nire helburua.
Badakizue, txikitatik umeak plastikarekin zerikusia duten gauza askorekin erlazionatzen direla. Adibidez, umeek zenbakiak edo koloreak ikasteko marrazkiak erabili ohi dituzte, hala nola, bi asto agertzen diren argazki bati esker, umeek "bi" zenbakia ikasiko dute irudiaz baliatuz.
Umeei txiki txikitatik koloreek atentzioa deitzen die, eta horregatik ere Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei gauza berriak erakustean hauei esker baliatuz egiten dute. Hona hemen bideo bat zenbakiak ikasteko teknikarekin.
Zenbakiak ez ezik beste edozein gauza ikasi dezakete marrazkiei, irudiei, kolorei esker.
Pinturak ere, umearen irudimena zabaltzen du. Horregatik, Plastikan askotan ikasleari marrazki librea egitea eskatzen zaio berak bere irudimenaz baliatuz marrazki bat asmatu dezan.
Nire ustez, beharrezkoa da hau umeengan bultzatzea, hau da, plastika irakasgaia denek egin dezaten, oso baliagarria baita.
Plastikari, margoei, pinturari esker umeek ere kontzeptu ezberdinak barneratuko dituzte, hala nola, perspektibaren kontzeptua, perspektiba mota desberdinak zeintzuk diren eta praktikara eramaten ikasiko dute ere ariketa desberdinak eginez.
Pinturak beraz, hezkuntzarekin lotura zuzena duela esan beharra daukat. Ikaslearen hezkuntza bultzatzeko pintura oso erabilgarria da hainbeste azalpen errazten baititu. Pinturari esker gauza asko azaldu ahal izaten ditugu eta honetaz baliatuz ere errazagoa egiten zaigu kontzeptu edo azalpenen bat azaltzea.
Pinturarekin zerikusia dutenek ere museoak dira, eta hauek jakintza asko ematen digute,hala nola, irudi berriak ezagutuz eta historia gehiago jasoz.
 Beraz, ikusi duzuenez Plastikaren eta Pinturaren alde nago bete betean, umearen hezkuntzaren garapenean asko laguntzen baitu.
Beste bat arte lagunak!!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes