sábado, 14 de diciembre de 2013

6.astea

Agur,

Agur esateko ordua heldu da, MOOC honi amaiera emateko, alegia.



Gaurko sarrera honetan MOOC-ei buruzko hausnarketa egitea dut helburu.

MOOC honetan parte hartuz, konturatu naiz jakintzak modu desberdinean jaso ditudala eta leku desberdinetatik ere. Plataforman, aste bakoitzean gai bat landu dugu(azkenean, gai guztiak elkar lotuta ikusi ditudalarik. Dena prozesu berean sartzen baitut), eta gai hori ulertzeko aste horretako irakasle taldeak bideoak, testuak, podcastak, material osagarriak etab luzatu dizkigute.

Horrez gain, nire kasuan, jarduera bakoitzerako herraminta desberdinak erabiltzera ausartu naiz, beraz, programa hauen erabilpena ulertzeko ere, asko miatu behar izan dut.

Modu ez presentzial batean ikasten da, hau da, ez da zertan klasera joan behar. Irakasle talde bat izan dut irakasle, beraz, denen arteko lana izan da gauzatu behar izan dudana.

Kurtsoak hasiera eta amaiera datak izan ditu, noski. Horrek esan nahi du amaiera data horretarako eskatutako lan guztiak entregatuta egon behar zirela, baina askatasun guztia egon da jarduerak igotzeko, betiere denak amaiera data baino arinago.
Astero material berriak, eginbeharreko ariketa berriak izan ditugunez, prozesu jarraitu batean ikasten dela esan dezaket. MOOC honetan adibidez, aste bateko edukiak hurrengo astearekin zer nolako lotura izan dute. Eta hori, gauza batzuk hobeto ulertzeko balio izan dit.

MOOC = Massive Open Online Course = Masiboa eta irekia den online kurtsoa.

Izenak berak dioen bezala, Massive da, hau da, masiboa, jendetsua, populatua... Beraz, hainbeste partaide egoteak arrakastatsua dela esan nahi du. Kurtso presentzial batek izan dezakeen kopurua baino askoz handiagoa baita honena.

Honen barnean dauden jarduerak, lanak, eginbeharrekoak burutzeko, ikasleen arreta deitzeko material egokiak erabili behar dira, hau da, material erakargarria, ikasleek gustura lan egiten duten materialarekin, erraz ulertzekoa,... Horrela, ikasle gehiagoren parte hartzea lortuko dute kurtso onlinean, beraz, horrela ere, arrakastatsua dela esan dezakegu.

Masiboa izateaz gain, arestian aipatu bezala, irekia eta online da. Edozein momentutan, edozein lekutan informaziora heltzeko, hau editatzeko,sakabanatzeko,...aukera dago.

Sare sozialei esker, lantzen ari zaren lanak elkarbanatzeko,besteenak ikusteko, iritzi desberdinak partekatzeko,...aukera ematen dizute. Gainera, MOOC-ean lantzen ari zaren lanek prozesu bat egin dezakete sare sozialetan. Hauei esker, beti lortu dezakegu besteen laguntza, iritziak eta aipamenak. Horrela, gure lana hobetu dezakegu edota gogoeta desberdinak partekatu ere.

Ez dut inoiz MOOC-ik burutu. Honi esker, gauza berriak ikasi izan ditut, nire etorkizunerako baliogarriak izango zaizkidanak, hain zuzen ere.

Beraz, agur bat esan beharrean, gero arte batekin geratzen naiz, beti egongo bainaiz kontaktuan honekin.

Gero arte zuei, eta eskerrik asko nire lanak behatu dituzuen guztioi!




Gero arte, 


Amaia.





domingo, 8 de diciembre de 2013

5.asteko 2.jarduera

Kaixo irakurle maiteak!

Gaurkoan 5.asteko 2.jarduera erakustera nator.

Aurreko astean bezala, nire PLE pertsonalari buruz hitz egin behar dut, baina horrez gain, hau sortzea izan dut helburu nagusia.
Horretarako Symbaloo erabili dut: 

http://www.symbaloo.com/mix/nireple-a?searched=true

Symbalook nire PLE a(Personal Learning Environment) sortzeko aukera eman dit, mota desberdineko herramintak pertsonalki ondo antolatuz.
Link-a klikatuz gero, ikusiko duzue karratu erako plantilla bat non honen barruan nire egunerokotasunean erabiltzen ditudan herramintak multzoka antolatuta dauden eta kasu batzuetan hauetako batzuk zuzeneko loturak dituztenez, elkarren ondoan daudela.

Informazioa lortzeko, Google, Wikipedia eta Youtube bezalako herramintak erabiltzen ditut. Egia esan, hiru hauek egunero erabiltzen ditut nire ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak direlarik. Betidanik erabili izan ditudanak izan dira eta erabiltzen jarraitzen ditudanak, alegia. Ikaskuntza jarraia eta jasotzailea izatea ahalbidetzen dit.

Informazio zabaltzeko, Twitter, Facebook, Skype, Slideshare, Gmail, eta Hotmail bezalakoak erabiltzen ditut. Egia esan, azken bi hauek informazioa zabaltzeaz gain, egunero informazioa jasotzeko erabiltzen ditudanak dira ere. Slidesharen kasuan, ez dut egunero erabiltzen, soilik lanen bat aurkezteko orduan. Eta, unibertsitate garaian erabiltzen hasi naiz, kurtso honetan, hain zuzen ere. Baina, atal honetan aipatutako gainontzekoak, egunero erabiltzen ditudala aipatu behar dut. 

Informazioa gordetzeko eta kudeatzeko, lainoan ditudan bi herramintak erabiltzen ditut, hala nola, Dropbox eta Google Drive. Bi hauek unibertsitate garaian erabiltzen hasi nituen, eta asko gustatzen zaizkit, informazioa leku desberdinetan izatea garrantzitsua delako eta gainera edozein lekutik eta momentutan hauetara heltzeko aukera izatea are gehiago. Dropbox, sarean ez ezik, ordenagailuan eta mobilean dut baita.

Ikasteko plataformei dagokionez, EHUMOOC eta Moodle ditut nire PLE-aren protagonista. Moodle-ri dagokionez, unibertsitateko lehenengo mailatik erabiltzen dut, eta egunerokotasunean erabiltzen dudan herraminta da, bertan lanak jaso, lanak igo, apunteak jaso, etab egiten baitut. EHUMOOC-ari dagokionez, aurtengo lauhilabete honetan izaten ari naizen esperientzia da. Herraminta desberdinak erabiltzen ikasteaz gain, informazio anitza eta berria jasotzen ari naiz.

Bukatzeko, informazioa editatzeko eta sortzeko, bost herraminta aipatuko ditut: Prezi, EDUGlogster, Piktochart, Blogger, eta Mindomo. Hauen artean erabiltzen hasi nintzen lehena Blogger izan zen,unibertsitateko lehenengo mailan, hain zuzen ere. Asko gustatu izan zait beti, informazioa editatzeko, sortzeko, konpartitzeko aukera ematen dizulako, beti ere zure erara antolatu dezakezu bertan idatziko duzun dena, pertsonala baita. Gainontzeko herramintei dagokionez, MOOC hau egiten ikasi ditut erabiltzen, Piktochart eta Prezi asko gustatu zaizkidalarik.

Arestian aipatutako herramintak orain arte nire ikaskuntzarekin erlazio zuzena dutenak dira. Batzuk betidanik erabili izan ditudanak dira, beste batzuk ordea, Unibertsitateko garaian edota MOOC hau egitean ikasi eta ikusi ditudank dira.
Horrek esan nahi du, nire PLE-a handituz joango dela urteen poderioz, praktikari esker herraminta desberdinak jasoko ditudalako eta beharbada nire PLE-a editatu beharko dut, horregatik, symbaloo herraminta erabili dut, hau aldatzeko aukera ematen didalako.


Amaia.

sábado, 7 de diciembre de 2013

5.asteko 1.jarduera

Kaixo!!

5.asteko 1.jardueran MOOCei buruzko hausnarketa bat egitea izan dut helburu.

Hemen duzue nire ariketa:
https://magic.piktochart.com/output/943994-blank-page

Edozein iritzi jasotzeko prest nago! Anima zaitez!

Twiterren ere duzue ikusgai: 
https://twitter.com/Urizamai (@Urizamai)

Ongi izan!

Amaia.
 

domingo, 1 de diciembre de 2013

4.asteko 2.jarduera

Kaixo:

Sarrera honetan, nire PLE ari buruz hitz egiten saiatuko naiz.

Egia esan, nire Google Chrome-ko goiko aldeko "barra de herramientas"-ean egunerokotasunean erabiltzen ditudan aplikazioak ditut gordeta, zuzenean hauetan sartu ahal izateko.

Honetan, Google, Youtube, Hotmail,Gmail, Facebook, Moodle, Twitter, Dropbox, Skype... bezalakoak ditut. Hauek ez ezik, garrantzi gutxiago ematen dizkiedan batzuk ditut, hala nola, Elhuyar hiztegia, traduktore bat, Simyo, serieak ikusteko,etab.

Ikus dezakezuenez nire "tresna barra" oso luzea da. Baina, hasieran aipatutakoetan zentratuko naiz, Google, Youtube, Hotmail,Gmail, Facebook,Moodle, hain zuzen ere. 

Oso tradizionala naiz, eta ikastaro honi esker aplikazio desberdinak eta berriak ikasten banago ere, nik egunero erabiltzen ditudan batzuei buruz mintzatuko naiz sarrera honetan.

Hasteko, Google.

Google aplikazio publikoak, informazioa jasotzeko, gure informazioa/jakintzak aldatzeko eta gure aportazioak emateko aukera ematen digu(PLE egokia izateko betetzen dituen hiru ezaugarriak).

Munduko ia jende guztiak erabiltzen du egunero bilatzaile hau. 1998an sortu zuten Standfordeko Unibertsitateko bi doktorek.
Produktu nagusia, bilatzearena da baina hori ez ezik, etengabe aldaketa bat bizitzen ari diren beste zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Googlek aukera nahikoak ematen ditu, hala nola, irudiak bilatzeko, bilaketa orokorrak egiteko, Maps(edonongo mapak ikusteko), Academics(Scholar)... Azken honetan, diziplina desberdinetan, autore desberdinek, unibertsitate anitzekoek egindako lan, artikuluak aurkitu daitezke ere.

Baina, kontu handia izan behar dugu bilatzaile honetan aurkitzen dugun informazioarekin, askotan ez baita guztiz fidagarria.

Bigarrenez, Youtube.


Youtube aplikazio pribatuak, informazioa jasotzeko, gure informazioari zein jakintzei aldaketa emateko, eta gurea elkarbanatzeko aukera ematen digu.

Interneten bidez, bideo digitalak elkarbanatzeko aukera ematen duen web orrialdea da Youtube.

2005.urteko Otsailean Pay Pal enpresako izan ziren hiru langilek sortu zuten baina, 2006ko urriaren 10ean Google enpresak erosi zuen, gaur egun, hauek izanik jabeak. 
2007ko ekainean, internazionalizaziorako bidea hartu zuen, hizkuntza askotara itzuli zelako.  

Adobe Flash formatua erabiltzen du bere edukia eskaintzeko. Bertan, mota askotako bideoak aurki ditzakegu( telebistako saioak, pelikulak, musika bideoak,etab).

Youtube asko erabiltzen dut, bereziki inglesezko abestien lyrics-a praktikatzeko abeesten dudan bitartean, ikasteko aukera ematen baitit. Hau ez ezik, gauza desberdinetarako erabiltzen dut, baina, ez dut inoiz bideorik igo ezta ezer elkarbanatu. Beharbada, noizbait zerbait deigarria baldin badut, animatuko naiz.

Hirugarrenez, Hotmail

Hotmail aplikazioak(gaur egun ere, Outlook deitua),nahi dudanekin gauzak konpartitzeko aukera ematen dit.
Egunero erabiltzen dut, mezu desberdin asko jasotzen baititut.

1996ko uztailean Sabeer Bhatiak eta Jack Smithek sortu zuten. Webean oinarritutako lehenetariko doainiko posta elektronikoa izan da. Gero, urtebete geroago, Microsoft bihurtu zen honen jabe, MSN Hotmail deitu ziotelarik.

Honen barruan, momentuko mezuak bidaltzeko aukera ematen du(Windows Live Messenger), egutegia(Hotmail Calendar), edukien bilketa(SkyDrive) eta kontaktuak.

2013ko otsailaren 18tik aurrera Outlook.com izenagatik aldatua izan da.

Laugarrenez,Gmail.


Web bidezko aplikazio hau, Googleren doako posta elektroniko zerbitzua da. 40 hizkuntzetan dagoen eta egun milioika erabiltze dituen aplikazio honek, 2007.urtean sortu zen guztiz.
Mezu elektronikoak bidaltzeko edo bilatzeko tresna da, baina hau ez ezik, txat programa ere dauka. 

Egunero erabiltzen dut Gmail, irakasleekin kontaktuan jartzeko, bereziki. 

Bostgarrenez,Facebook.


Gizarte sare zerbitzu hau Mark Zuckerbergek sortu zuen.Hasiera batean, Harvard unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, geroago mundu guztiari ireki zelarik.

Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik.

2010.urtean euskarazko bertsioa jarri zen martxan. Bi urte geroago, maiatzaren 18an New Yorkeko NASDAQ merkatuan kotizatzen hasi zen.

Aplikazio honi esker, nire ondoan ez daudenekin komunikatzeko erabiltzen dut bereziki, Skype bezala.

Seigarrenez,Moodle.



Unibertsitateko lehenengo mailatik erabili izan dut, eta erabiltzen jarraitzen dut egunero.

Moodle, Modular Object Oriented Dynamic Learning Environment bezala ezagutzen dena, 2001.urtean Martin Dougiamas australiarrak sortutako doainiko e-learning plataforma da. Web aplikazio hau edozein gailuren bitartez, edonon eta edonoiz erabili dezakegu.

Moodle, ikastaroak eta Interneten oinarritutako webguneak 
sortzeko software paketea da. Garapenean dagoen giza hezkuntza konstruktibistari laguntzeko proiektua, hain zuzen ere.
Irakaslearen aipamenak, lanak, azterketarako apunteak... hartu ditzazkezu, igo ditzazkezu, partekatu ditzazkezu(foroak)... baliabide ugari eskaintzen baititu.

Beharbada, lehen aipatu bezala, nahiko tradizionala naiz aplikazioei dagokionez, baina hori txarra al da? Ez dut uste.

Jarduera honi esker, nire ikaskideen PLE ak ezagutzeko aukera izango dut, eta beharbada nire PLE ari aldaketa bat emateko aukera izango dut.

Informazioa partekatzeko aplikazio desberdinak erabili izan ditut orain arte, hala nola, Mindomo, Prezi, Slideshare, Voicethread...bezalakoak. Eta orokorrean, gustura eta arazorik gabe erabili izan ditut.

Amaia.