viernes, 28 de octubre de 2011

-Afrikako Artea-

Kaixo!
Sarrera honetan Afrika eta bere margoei buruz idatziko dizuet. Afrikako margoak asko gustatzen zaizkit, eta hauen lurraldeak ere. Nozbait bertara bidaiatzea gustatuko litzaidake, interesgarria izango delakoan bainago.

Horrelako hainbat bideo dituzue eskuragarri, Youtuben Afrikaren arteari buruz galdetu eta ikusiko duzue, bideo interesgarri asko daude eta denak oso politak dira baina ez ditut denak jarriko hemen, beraz, hori zuen esku utziko dut.
Afrikako arteari buruz egon naiz Interneten bilatzen eta helbide interesgarri hau aurkitu dut:
Hemen utziko dizuet zuek ikusi ahla izateko, hainbat margo polit agertzen baitira:
http://isasifrepuig.wordpress.com/2008/11/14/arte-africano/

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

-Egipto eta bere margoak-

Kaixo nire margolariak!
Aspaldian ez dizuet idatzi, lanpetuta ibili bainaiz, barkaidazue.
Gaurkoan, Antzin Egiptoko Arteari buruz idatziko dizuet, honen Pintura eta Eskulturari buruz hain zuzen ere.


Arte mota hau interesgarria irduitzen zait eta zuei erakutsi nahi dizuet ere, beraz, gustokoa izango duzuelakoan hemen daukazue.

ANTZIN EGIPTOKO ARTEA: PINTURA ETA ESKULTURA
Antzin Egiptoko Artea. Pintura eta eskultura. Egiptoarrek margotzen zituzten hormak eta zutabeak hilobietan, temploetan eta jauregietan. Sarkoafagoetan ere egiten zituzten pintura ederrak. Eskultura erraldoiak egiten zituzten haien faraoien handitasuna erakusteko.
Egiptoko artea oso gutxi aldatu zen 3.000 urteko historia luzean zehar.

Pintura eta eskulturaren ezaugarri nagusiak ondoko hauek ziren:
- Perspektibarik eza.
- Frontaltasuna.
- Idealizazioa.
- Gelditasuna eta zurruntasuna.

Nahiz eta denbora asko pasa, Egiptoko artearen lan asko iritsi dira gure garaira oso egoera onean.

ANTZIN EGIPTOKO PINTURA daukagu hemen:
ANTZIN EGIPTOKO ESKULTURA daukagu hemen:

Gustatu izan zaizuelakoan, beste bat arte lagunak!
*Amaia*



Códigos QR / Qr Codes