domingo, 27 de noviembre de 2011

-Kobazuloak eta bertako margoak-

Aspaldiko margolari maiteak!


Gaurko sarrera honetan beste arte mota bat eskeiniko dizuet.

Blog honetan Arte mota desberdinei buruzko informazioa ematen ari naiz, eta gaurkoan kobazuloei eta hauetan dauden margoei buruz hitz egingo dizuet.

Askotan kobazuloetako hormetan zaldiak eta ikusi izan ditugu, margo hauek duela milioika urtekoak dira, Goi Paleolitoan egindako margoak hain zuzen ere.

Azken urte hauetan margo hauek aurkitu izan dituzte Euskal Herrian eta beraz, eskuragarri uzten dizkizuet jarraian salgai dagoen liburu bat, kobazuloei buruz mintzatzen dena eta Debako kobazulo bateko margoei buruzko informazioa.
Interesgarria izango zaizuelakoan:


- http://www.anboto.org/albistea/10627/askondo-kobazuloko-goi-paleolitoko-margoak-berbagai/


- http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/262862/duela-20000-urteko-margoak-aurkitu-dituzte-debako-kobazulo-batean/

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

viernes, 18 de noviembre de 2011

-Zeramika-

Duela bi urte Ikastolan nengoela Zeramikari buruzko lan bat egin nuen. Nire arbasoek (aitaren aldekoak) zeramikan egiten zuten lan Durangon. Etxean baditut hauek egin zituzten lan batzuk.
Zeramika oso interesgarria irdutzen zait, hau ere artea delako. Eskuekin lan egitea gustoko dut eta sormenari esker objetu, lan berriak sortzea ere.
Zeramika, portzelanaz, buztinez eta antzeko materialez objektuak egiteko teknika eta artea da.
Arte mota hau zailenetarikoa edo gogorretarikoa dela esango nuke nik, pazientzia asko izan behar delako.

Euskal Zeramikari buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu Interneteko link hau non informazio gehiago lortuko duzun: 



Zeramika-lanak egiteko prozesuan lehenik buztina (eta honi gogortzeko eransten zaizkion materialak) urarekin nahasten da orea egiteko. Ondoren modelatu egiten da nahi den forma emateko (eskuz artisautzako zeramikan eta prozesu mekaniko baten bidez industrian), eta lehortzen utzi eta gero, oso tenperatura handian labean egosten da. Horrela lortutako objektua dekoratzea da azken pausua.



Hona hemen antzinako zeramika:
Eta Zeramika modernoa:


Arte mota hau oso gustoko dut eta zuek ere izango duzuelakoan nago,
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

domingo, 13 de noviembre de 2011

-Margozteko beste teknika batzuk-

Normalean ikusten ditugun margoak eskuz eginak dira, baina aipatzekoa da ere margo hoiek oinekin edota ahoarekin ere egin ohi dituztela hainbeste margolari edo artista.
Hona hemen beste artikulu bat honeri buruz doana:
Hau ere artea da, nire ustez agian beste margoak baino askoz gehiago, lan hori gogorra eta zaila izango delakoan bainago.
*Amaia*


Códigos QR / Qr Codes

-OMAKO BASOA-

Inoiz egon al zara Omako Basoan?




Bisitatzea merezi duen leku bat dela uste dut, horregatik informazio interesgarria uzten dizuet eskura.
Kotxea hartu eta hurbildu zaitezte, kontako didazue nola joan den!


-Omako Basoa-


Omako basoa, Baso sorgindua edo Baso margotua Bizkaiko Kortezubi udalerriko Oma auzoan dagoen Agustin Ibarrola eskulturgile eta margolariaren arte lan bat da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Santimamiñe leizetik hurbil dago.

Ezaugarriak

Intsinis pinuz osatutako baso bat da, honen zuhaitzetan itxura eta kolore ezberdinetako margoak daudelarik. XX. mendeko 1960ko hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

 

Nire ustez ere, leku hau oso interesgarria da ikasleekin joateko, irteera bat egin nahi duzula hauta ezazu Omako Basoa! Ikasleen arreta piztuko du eta Plastika klaseko monotoniatik ateratzeko ere aukera ona da, gainera naturako mundu batean murgiltzeko aukera bat izango duzue!

 *Amaia*




Códigos QR / Qr Codes

sábado, 5 de noviembre de 2011

Adi egon!

Kaixo irakurle maiteak!
Hemen naiz berriz ere zuentzako sarrera berri bat erakusteko. Gaurkoan, lagungarria izango zaizuen artikulu bat uzten dizuet:

http://www.guiainfantil.com/la-pintura-infantil-y-los-ninos.htm

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

-Picasso eta bere Gernika-

Gernika Pablo Picassoren margolan famatua da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Guda Zibilean zehar gertatutako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago.


"Gernika" oleoaz oihal gainean egindako margolana da. 350 cm garai eta 780 cm zabal da. Margolana zuri-beltzean egina dago, grisa sorta zabalarekin. Bonbardaketari modu sinbolikoan deritzo eta gerratearen zentzugabekeria eta berauk eragindako oinazea adieraztea du helburu.
Margolanan sei pertsona (ama bat semearen hilotza eskuan duela, gudari hila, belauniko dagoen emakumea, kriseiludun emakumea), hiru animalia (zezena, usoa eta zaldia) eta beste zenbait sinbolo (argia eta sutan dagoen etxea) agertzen dira, hiru zatitan banatuak. Ezkerreko zatian zezena eta semearen hilotza eusten duen emakumea daude, erdian gudari hila, hilzorian dagoen zaldia eta emakumea kriseiluaz eta eskuman etxea sutan eta emakumea oihuka.

Hemen jartzen dizuet Gernika koadroa 3D-n . Era polit bat da koadro berezi hau ikusi ahal izateko, beraz, disfrutatu:


Beste bat arte lagunak,
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

miércoles, 2 de noviembre de 2011

-Iragana oroitzen-

Gogoratzen al duzue Art Attack?
Nik txikitan askotan ikusten nuen eta bertatik ideia ugari ikasi nituen.
Hemen jartzen dizuet bideo bat, eta horrelako asko aurkitu ahal izango dituzue Youtuben, teknika berriak ikasiz.



Programa horretan denetarik ikusi ahal izango duzue. Oso egokia dela uste dut, gauza berriak ikasten direlako, eta oso errazak direnak, hain zuzen ere.
Materialak errazak dira erosteko eta gainera nola egiten den azaltzen dizu pausuz pausu. Beraz, animatu zaitez Art Attackek dioena egitera! Agur lagunak!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

-MARGOZTEN IKASTEN-

Kaixo nire margolari maiteak!
Zelan doa dena? Espero dut orain arte egin ditudan sarrerak gustokoak izatea, horregatik gaurkoan bideo interesgarri batzuk jarriko dizkizuet,eta hauekin gauza gehiago ikastea espero dut, beraz, hona hemen:
-Karikaturak margozten ikasteko-



-Begiak margozten ikasteko-



-Ezpainak margozten ikasteko-



Bideo hauek gustatu izan zaizkizulakoan, hurrengo sarrerara arte lagun!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes