Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de diciembre de 2011

Jolastera!

Artea modu dibertigarri batean hezitzeko jolasak ditugu. Betiko teorietatik aldentzeko joku sinpleak eta desberdinak egin izan dira umeen arreta pizteko.
Proba ezazue hau:

http://endrino.pntic.mec.es/~hotp0056/me_cm/index.htm

Ikusiko duzue artea modu desberdin batean ere erakutsi daitekeela, eta nola? Jolas baten bidez.
Goza ezazue!

*Amaia*






Códigos QR / Qr Codes

-Globoflexia-


Puxiken bidez gauzak egiten ikasi nahi duzu?

Hainbeste tailer daude hau ikasteko, beraz, sarean ez duzu arazorik izango aurkitzeko.
Umeekin lan egiten baldin baduzu oso ondo dago honetan jakitun izatea, gauzak erakutsi ahal diezulako modu desberdin eta dibertigarri batetan.
Globoflexiak jakitea ere, umeekin lan egiteko ez ezik, dekorazioan eta apaingarrietan lan egiteko balio du ere. Jai bat antolatu nahi baldin baduzu, eta originala izan nahi baduzu egin ezazu puxikekin jai bat! Horretarako hainbat ideia eta aipu izango dituzu sarean:

http://www.globoflexia.net/

http://www.aprender-gratis.tk/globoflexia-figuras.htm

Animatu zaitez! Nik honelako tailer batean parte hartu dut ere, orain zure txanda da!

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

-Animazioa-

Artea eta animazioa ere elkar lotuta daude, animazioa Arte mota bat baita.
Animazioa ere asko gustatzen zait, eta gai honekin erlazionatutako blog bat aurkitu dut sarean.
Interesgarria izango zaizuelakoan:

http://www.arteyanimacion.es/

Jende asko leihaketetan parte hartzen du, animazioarekin gauza asko egin daitezke, eta zure sormen eta originaltasunari esker hainbeste gauza sortu eta aurkeztu ditzazkezu. Noizbait horrelako gauzak egitea gustatuko litzaidake, oso interesgarria eta dibertigarria dela uste baitut.
Gainera, badago jende asko honetan egiten duena lan, eta niretzako goraipatzekoa da hauek egiten duten lana, gaur egun telebistako programak(adibidez, marrazki bizidunak) edota ordenagailuko askok animazioz beteta baitaude.

Goza ezazue jarritako linkaz eta zeozer aipatzeko baduzue iruzkin bat jarri nazazue!

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

-Eskuak landuz-

Duela bi aste Larruzko tailer batean parte hartu nuen, eta bertan larruzko kartera bat egiten ikasi nuen.
Larruarekin lan egitea ere Artetzat hartzen dut.
Asko gustatu zitzaidan tailer hau, beraz, noizbait honelako tailer batera joateko aukera baduzue ez pentsatu bi aldiz eta joan zaitezte!
Izan genuen irakasleak web orrialde bat dauka sarean eta honako hauxe da:

http://www.larrua.com/

Hemendik ideiak hartu ahal dituzue, zuen kabuz gauzak egin ahal izateko.
Zuen sormenaren bitartez, gauza berriak sortu eta kontako didazue!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

Ondo pasa arteari buruz ikasten ari zaren bitartean!

Noizbait parte hartu al duzu tailerren baten? Edo ekintza desberdinak dituen tailerren baten?
Badira umeentzako horrelako asko, non ondo pasatzen duten bitartean gauza berriak ikasten dituzten.
Hona hemen Gizaburuagatik Aulestira bitartean egingo den tailerra:

http://lea.hitza.info/2011/11/18/gizaburuagatik-aulestira-salto-egingo-du-aurtengoan-lea-ibarreko-umeen-egunak/

Oso interesgarria dela uste dut, umeek disfrutatzen eta ikasi egiten dutelako aldi berean. Nik aipatutako hau bat baino ez da, asko aurkitu ditzazkezu sarean.
Animatu zaitez zu eta zure ingurukoak ere!

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

domingo, 13 de noviembre de 2011

-OMAKO BASOA-

Inoiz egon al zara Omako Basoan?




Bisitatzea merezi duen leku bat dela uste dut, horregatik informazio interesgarria uzten dizuet eskura.
Kotxea hartu eta hurbildu zaitezte, kontako didazue nola joan den!


-Omako Basoa-


Omako basoa, Baso sorgindua edo Baso margotua Bizkaiko Kortezubi udalerriko Oma auzoan dagoen Agustin Ibarrola eskulturgile eta margolariaren arte lan bat da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Santimamiñe leizetik hurbil dago.

Ezaugarriak

Intsinis pinuz osatutako baso bat da, honen zuhaitzetan itxura eta kolore ezberdinetako margoak daudelarik. XX. mendeko 1960ko hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

 

Nire ustez ere, leku hau oso interesgarria da ikasleekin joateko, irteera bat egin nahi duzula hauta ezazu Omako Basoa! Ikasleen arreta piztuko du eta Plastika klaseko monotoniatik ateratzeko ere aukera ona da, gainera naturako mundu batean murgiltzeko aukera bat izango duzue!

 *Amaia*




Códigos QR / Qr Codes

sábado, 5 de noviembre de 2011

Adi egon!

Kaixo irakurle maiteak!
Hemen naiz berriz ere zuentzako sarrera berri bat erakusteko. Gaurkoan, lagungarria izango zaizuen artikulu bat uzten dizuet:

http://www.guiainfantil.com/la-pintura-infantil-y-los-ninos.htm

*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

miércoles, 2 de noviembre de 2011

-Iragana oroitzen-

Gogoratzen al duzue Art Attack?
Nik txikitan askotan ikusten nuen eta bertatik ideia ugari ikasi nituen.
Hemen jartzen dizuet bideo bat, eta horrelako asko aurkitu ahal izango dituzue Youtuben, teknika berriak ikasiz.



Programa horretan denetarik ikusi ahal izango duzue. Oso egokia dela uste dut, gauza berriak ikasten direlako, eta oso errazak direnak, hain zuzen ere.
Materialak errazak dira erosteko eta gainera nola egiten den azaltzen dizu pausuz pausu. Beraz, animatu zaitez Art Attackek dioena egitera! Agur lagunak!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

-MARGOZTEN IKASTEN-

Kaixo nire margolari maiteak!
Zelan doa dena? Espero dut orain arte egin ditudan sarrerak gustokoak izatea, horregatik gaurkoan bideo interesgarri batzuk jarriko dizkizuet,eta hauekin gauza gehiago ikastea espero dut, beraz, hona hemen:
-Karikaturak margozten ikasteko-



-Begiak margozten ikasteko-



-Ezpainak margozten ikasteko-



Bideo hauek gustatu izan zaizkizulakoan, hurrengo sarrerara arte lagun!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Pintura eta Hezkuntza



Kaixo margolariak!

Gaur ere hemen naiz! Zuentzako beste sarrera bat idazten.
Gaurkoan, hezkuntzari begira, pinturak honekin daukan lotura aipatzea izango da nire helburua.
Badakizue, txikitatik umeak plastikarekin zerikusia duten gauza askorekin erlazionatzen direla. Adibidez, umeek zenbakiak edo koloreak ikasteko marrazkiak erabili ohi dituzte, hala nola, bi asto agertzen diren argazki bati esker, umeek "bi" zenbakia ikasiko dute irudiaz baliatuz.
Umeei txiki txikitatik koloreek atentzioa deitzen die, eta horregatik ere Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei gauza berriak erakustean hauei esker baliatuz egiten dute. Hona hemen bideo bat zenbakiak ikasteko teknikarekin.
Zenbakiak ez ezik beste edozein gauza ikasi dezakete marrazkiei, irudiei, kolorei esker.
Pinturak ere, umearen irudimena zabaltzen du. Horregatik, Plastikan askotan ikasleari marrazki librea egitea eskatzen zaio berak bere irudimenaz baliatuz marrazki bat asmatu dezan.
Nire ustez, beharrezkoa da hau umeengan bultzatzea, hau da, plastika irakasgaia denek egin dezaten, oso baliagarria baita.
Plastikari, margoei, pinturari esker umeek ere kontzeptu ezberdinak barneratuko dituzte, hala nola, perspektibaren kontzeptua, perspektiba mota desberdinak zeintzuk diren eta praktikara eramaten ikasiko dute ere ariketa desberdinak eginez.
Pinturak beraz, hezkuntzarekin lotura zuzena duela esan beharra daukat. Ikaslearen hezkuntza bultzatzeko pintura oso erabilgarria da hainbeste azalpen errazten baititu. Pinturari esker gauza asko azaldu ahal izaten ditugu eta honetaz baliatuz ere errazagoa egiten zaigu kontzeptu edo azalpenen bat azaltzea.
Pinturarekin zerikusia dutenek ere museoak dira, eta hauek jakintza asko ematen digute,hala nola, irudi berriak ezagutuz eta historia gehiago jasoz.
 Beraz, ikusi duzuenez Plastikaren eta Pinturaren alde nago bete betean, umearen hezkuntzaren garapenean asko laguntzen baitu.
Beste bat arte lagunak!!
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes