Mostrando entradas con la etiqueta koloreak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta koloreak. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de diciembre de 2011

Parte hartu ezazu!

Txikitatik marraztea gustatu zait, eta asko.
Nire karpetak, apunteak, etab. beti koloreztatzen ditut. Horrela, gauzak antolatuago, alaiago, politago, dibertigarriago ditudala sentitzen ditut.
Duela pare bat urte gutxi gorabehera nire marrazkiak pilatzen hasi nintzen koadernotxo batean, bertan mota desberdineko marrazkiak nituelarik:














Hemen jarri izan ditudanak batzuk baino ez dira, gutxinaka gehiago egiten ari bainaiz.
Honetaz gain, aipatzeko da ere leihaketa batean partu hartu nuela, Lekeitioko jaietako kartela egiten hain zuzen ere.
Irabazi ez arren, esan beharra daukat asko gustatu zitzaidala egitea, asko disfrutatu bainuen:



Inoiz parte hartu al izan duzu honelako baten?
Anima zaitez, ez duzu ezer galtzen eta!

*Amaia*



 

Códigos QR / Qr Codes

domingo, 13 de noviembre de 2011

-OMAKO BASOA-

Inoiz egon al zara Omako Basoan?




Bisitatzea merezi duen leku bat dela uste dut, horregatik informazio interesgarria uzten dizuet eskura.
Kotxea hartu eta hurbildu zaitezte, kontako didazue nola joan den!


-Omako Basoa-


Omako basoa, Baso sorgindua edo Baso margotua Bizkaiko Kortezubi udalerriko Oma auzoan dagoen Agustin Ibarrola eskulturgile eta margolariaren arte lan bat da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Santimamiñe leizetik hurbil dago.

Ezaugarriak

Intsinis pinuz osatutako baso bat da, honen zuhaitzetan itxura eta kolore ezberdinetako margoak daudelarik. XX. mendeko 1960ko hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

 

Nire ustez ere, leku hau oso interesgarria da ikasleekin joateko, irteera bat egin nahi duzula hauta ezazu Omako Basoa! Ikasleen arreta piztuko du eta Plastika klaseko monotoniatik ateratzeko ere aukera ona da, gainera naturako mundu batean murgiltzeko aukera bat izango duzue!

 *Amaia*




Códigos QR / Qr Codes

viernes, 23 de septiembre de 2011

Kaixo denoi!!!!!

Kaixo irakurle maiteak!
Ongi etorri Koloreen txoko honetara! Gaur nire lehen sarrera da eta hurrengo egunetan koloreei eta margoei eta hauek hezkuntzarekin duten loturari buruz mintzatuko naiz.
Oso ondo pasatzea espero dut,
Urte askotarako margolariak
*Amaia*


Códigos QR / Qr Codes