viernes, 28 de octubre de 2011

-Egipto eta bere margoak-

Kaixo nire margolariak!
Aspaldian ez dizuet idatzi, lanpetuta ibili bainaiz, barkaidazue.
Gaurkoan, Antzin Egiptoko Arteari buruz idatziko dizuet, honen Pintura eta Eskulturari buruz hain zuzen ere.


Arte mota hau interesgarria irduitzen zait eta zuei erakutsi nahi dizuet ere, beraz, gustokoa izango duzuelakoan hemen daukazue.

ANTZIN EGIPTOKO ARTEA: PINTURA ETA ESKULTURA
Antzin Egiptoko Artea. Pintura eta eskultura. Egiptoarrek margotzen zituzten hormak eta zutabeak hilobietan, temploetan eta jauregietan. Sarkoafagoetan ere egiten zituzten pintura ederrak. Eskultura erraldoiak egiten zituzten haien faraoien handitasuna erakusteko.
Egiptoko artea oso gutxi aldatu zen 3.000 urteko historia luzean zehar.

Pintura eta eskulturaren ezaugarri nagusiak ondoko hauek ziren:
- Perspektibarik eza.
- Frontaltasuna.
- Idealizazioa.
- Gelditasuna eta zurruntasuna.

Nahiz eta denbora asko pasa, Egiptoko artearen lan asko iritsi dira gure garaira oso egoera onean.

ANTZIN EGIPTOKO PINTURA daukagu hemen:
ANTZIN EGIPTOKO ESKULTURA daukagu hemen:

Gustatu izan zaizuelakoan, beste bat arte lagunak!
*Amaia*



Códigos QR / Qr Codes

No hay comentarios:

Publicar un comentario