viernes, 18 de noviembre de 2011

-Zeramika-

Duela bi urte Ikastolan nengoela Zeramikari buruzko lan bat egin nuen. Nire arbasoek (aitaren aldekoak) zeramikan egiten zuten lan Durangon. Etxean baditut hauek egin zituzten lan batzuk.
Zeramika oso interesgarria irdutzen zait, hau ere artea delako. Eskuekin lan egitea gustoko dut eta sormenari esker objetu, lan berriak sortzea ere.
Zeramika, portzelanaz, buztinez eta antzeko materialez objektuak egiteko teknika eta artea da.
Arte mota hau zailenetarikoa edo gogorretarikoa dela esango nuke nik, pazientzia asko izan behar delako.

Euskal Zeramikari buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu Interneteko link hau non informazio gehiago lortuko duzun: 



Zeramika-lanak egiteko prozesuan lehenik buztina (eta honi gogortzeko eransten zaizkion materialak) urarekin nahasten da orea egiteko. Ondoren modelatu egiten da nahi den forma emateko (eskuz artisautzako zeramikan eta prozesu mekaniko baten bidez industrian), eta lehortzen utzi eta gero, oso tenperatura handian labean egosten da. Horrela lortutako objektua dekoratzea da azken pausua.



Hona hemen antzinako zeramika:
Eta Zeramika modernoa:


Arte mota hau oso gustoko dut eta zuek ere izango duzuelakoan nago,
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

No hay comentarios:

Publicar un comentario