sábado, 30 de noviembre de 2013

4.asteko 1.jarduera

Kaixo berriz ere, 

Hemen naiz 4.asteko 1.jarduera zuei luzatzeko. Gaurkoan, PLEak dira gure gai nagusia.

Baina zer dira PLE-ak?

PLE-ak(Personal Learning Environment), Ikasteko Ingurune Pertsonalak dira. Ikasleei beraien ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak, hain zuzen ere.
Munduko jende askok ikaskuntza testuinguru ezberdinetan oinarritutako PLE ezberdinak eraiki dituzte. Jarduera honen helburua hiru aukeratzea eta horien azalpena ematea da.
Beraz, jarraian, nik aukeratutako hiru PLE-ak aurkeztuko dizkizuet. 

Lehenik eta behin, Gretchens Fragen PLEa aukeratu dut.


Zergatik? Irudian ikus dezakezuen bezala, erraminta anitzak jartzen ditu eskuragarri. Klase barrian lantzeko, klasetik kanpo, hezkuntzarekin lotuak daudenak, hezkuntzarekin zuzenean erlazionatuta ez daudenak, etab. Baina, modu batean euren artean ia beti erlazionaturik daude, askotan bakoitzak bere funtzioak eta helburuak izanik ere.

Tresna desberdinetan(mugikor,PC...) erabili daitezkeen erramintak dira, batzuk edukiak sortzeko erabiltzen direlarik eta besteak eduki hauek elkarbanatzeko erabiltzen direlarik. Hain orokorra izanik, irtenbide anitzak ematen dizkigu, eta gainera aplikazio desberdinak ezagutzeko aukera eman ere.

Denak baina, Web 2.0 aren barruan kokatzen ditu.
Irudiari dagokionez, oso originala iruditu zait, boliz irudikatuta baitaude marrazkitxo denak.

Ez dugu ahaztu behar, PLE batek hiru ezaugarri nagusi izan behar dituela, hala nola, informazioa iturri desberdinetatik jasotzea, guk daukagun informazioari aldaketak emateko aukera izatea eta azkenik, gure informazioa edota jakintzak beste batzuekin partekatu ahal izatea.

Bigarrenez, David Delgadoren PLE a aukeratu dut.


Zergatik? PLE hau oso argi ikusi izan dut. Klasean lantzen den guztia e-portfolio batean sartzea oso aukera egokia iruditzen zait, ebaluatzeko ordua heltzen denean, irakasleek zein ikasleek hasieratatik amaierara arteko prozesua eta landutakoa ikusi eta errepasatu dezaketelako. Horregatik, interakzioan egotea uneoro alde positiboa da.

Aipatzekoa da ere, sarean(network) hainbeste jakintza partekatzea garrantzitsua dela,gauzak jasotzeko edota gure jakintzak hobetzeko. Horregatik ere, honekin interakzioan egotea oso garrantzitsua ikusten dut.

Noizbehinka, kanpoko gauzak batu daitezke gure ikasteko programara, hau da, irudian aggregator bezala aipatzen duena. Gure ikasketak hobetu daitezkeenak edota gauza berriak bezala aurkezten zaizkigunak.

Bestetik,egokia da Blog erabiltzea. Zergatik? E-portafolioa bezala, bertan ikasitako dena partekatu baitezakezu. Honetarako, Blogger programa erabiltzea proposatzen dut. 

Davidek ondo dioen bezala, kanpoko aplikazioekin(external applications)interakzioan egotea oso garrantzitsua da, hala nola, Youtube, Skype, Gmail... bezalako aplikazioekin. Nik, bertan aipatzen dituenak ez ezik, beste asko gehituko nituzke nire PLE-rako.

Aurrekoan esan bezala, honetan ere, PLE honek hiru ezaugarriak betetzen ditu(informazioa jaso, informazioa aldatu eta informazioa sakabanatu).

Azkenik, PLE honetan oinarrituz, e-learning plataformak ere erabiltzea eta interakzioan egotea proposatzen du, hala nola, Moodle bezala. Nire kasuan, plataforma hau ere egunerokotasun batean erabiltzen dut, eta bertatik gauzak jasotzen ditut(apunteak, lanak, etab) eta horrez gain, gauzak(lanak) igotzen ditut,beraz interakzioan jardutea ere gure jakintzak guztiz asetzeko oso egokiak dira e-learning plataformen erabilera.

Orokorrean, PLE interesgarria iruditu zait, hala ere, beharbada programa batzuen falta sumatu dut, baina asko hurbiltzen da nire egunerokotasunera.

Eta azkenik, Alec Courosen PLE a aukeratu dut.


Zergatik? Egia esan, PLE honetan, dena agertzen da orokorki, ez ditu programa eta tresna guztiak aipatzen, baina hala ere, orokortasun hori gustatu egin zait.

Kasu honetan irakaslea dugu oinarri bezala. Beraz, irakaslea zentrua izanik, irakaslea beraren ikasle guztiekin interakzioan egon behar da uneoro, hauen prozesua garatzeko eta lantzeko. Ikasleekin interakzioan egon ez ezik, beste partaide batzuekin ere hau lantzea beharrezkoa da, hala nola, familia eta gizartearekin, hain zuzen ere.

Aipatutako hauek ez ezik, beste askorekin interakzioan eta egunerokotasunean interakzioa eta lankidetza sustatu behar du irakasleak, hala nola, chat, sareko zerbitzuekin, bideo konferentziekin, blogekin, wikiekin, etab.

Baina, irakasleek ere beti izan beharko dute Curriculumetik jasotzen dituzten dokumentu guztiak, horietan agertzen dena martxan jarri behar baitute. Eta nola ez, egunerokotasunean oinarritu beharko dira euren ikaskuntza esanguratsua eta motibagarria izateko ikasleentzat, telebistan, irratian... entzuten dena kontuan hartuz.

PLE hau aukeratu dut ni etorkizuneko irakasle izango naizelako eta honetan gaur egungo irakasle baten PLE a aurkezten digulako.

Jarduera hau egiteko PLE ugari izan ditut eskuragarri, eta arestian esan bezala, hiru baino ez ditut aukeratu behar izan. Deigarrienak aukeratu ditut, baina bereziki, PLE batek izan behar dituen hiru ezaugarriak betetzen zituztenak aukeratu ditut.

  1. Informazioa jaso aplikazio desberdinetatik.
  2. Hasierako informazio horri aldaketak egin informazio berriari esker.
  3. Informazioa partekatu, sakabanatu, elkarbanatu sare sozialetan.
Bukatzeko, bakoitzak bere PLE propioa izango du. Bakoitzak diseinatzen du berea. Batzuetan beste batzuena oinarri bezala hartuz, edota nahasketa ugari eginez.



Amaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario