sábado, 3 de diciembre de 2011

-Ama-




Askotan Guggenheim albotik pasatu zaretelako, eta Armiarma erraldoi batean fijatu zaretelako, zuretzako Louise Bourgeois.
Louise Bourgeois 1911ko Abenduaren 25ean jaio zen Parisen( Frantzian), eta hamar urte zituenetik bere gurasoak laguntzen zituen tapizen marrazkiak egiten. Goi mailako matematikak eta geometria ikasi zituen Sorbonako Unibertsitatean, honen bidez bere bizitzan orden bat bilatzeko asmoz.
Txikitatik, nahiko istillotsua zen, eta matematikak teorikoegiak izateagatik baztertu zituen. Parisen, Arteko ikasketak hasi zituen, lehenengo Arte Ederretako eskolan, eta ondoren beste askotan, besteak beste Louvreko eskolan. Arrazoi horregatik, Paul Colin, Cassandre eta Fernand Léger izan zituen irakasletzat.
Ezkondu eta gero, Nueva Yorkera bizitzera joan zen, eta Parisen hasitako ibilbidea bertan jarraitu zuen eta bere lehenengo bi erakusketak egin zituen. Gehien bat eskulturak ziren, zeinetan Louisek zuen arlo psikiko horrez eragindakoa.
Oso argi zuen bere fazeta hau, eta bazekien ere oso urrun zegoela surrealismoak zituen errepresentazio literarioetan, eta honen ondorioz, arte konteporaneoan bide banguardista berri bat zabaldu zuen. Adibide argienak, bere armiarmen eskultura handiak dira.
2003n, “Wolf de las Artes de Jerusalem” fundazioko saria eman zioten. 1997. urtean, “Lifetime Achievement in Contemporary Sculpure Award-a, eta “ la medalla nacionak de las artes”. Eta azkenik, 2008an, Frantziar gobernuak ohorezko legioko saria eman zioten. Louise Bourgeois, Nueva Yorken hil zen 98 urte zituela, 2010eko Maiatzaren 31ean. Louise Bourgeoisek obra asko egin izan ditu bere bizitza osoan zehar.
Artista honen lan ezagunena, Ama(Maman) da. Lan honek 9 metroko altuera dauka ia eta Bourgeoisen eskultura anbiziotsuenetako bat da, eta armiarma inspirazio-iturri duen sail bati dagokio.

Motiboa artistak 1940ko hamarkadan egindako marrazki batzuetan agertu zen lehenengo aldiz, eta toki erabakigarria bete zuen 1990eko hamarkadan. Armiarmak Bourgeoisek amari egindako omenaldiak dira, ama ehulea baitzuen, eta agerian uzten dute amatasunaren izaera bikoitza: ama babeslea eta harraparia da aldi berean. Armiarmak kapulua ontzeko eta bere harrapakina ehizatzeko erabiltzen du zeta; beraz, amatasunak sendotasuna eta ahuldadea hezurmamitzen ditu. 
Ama erraldoi hau zitalki agertzen du arku gotikoen itxura duten hanka batzuen gainean. Hanka horiek kaiola eta gotorleku dira aldi berean, armiarmak zilborrean erantsita daraman eta erortzeko zorian daudela ematen duten arrautzez betetako poltsa babesteko. Armiarmak ikara eta beldurra eragiten ditu, baina bere altuerak, hanka arin batzuen gainean bereziki orekatuak, zaurgarritasun ia hunkigarria trasnsmititzen du.
Armiarma hau brontzez, marmolez eta altzairu herdoilgaitzaz eginda dago. Armiarma hau Bilbon ez ezik, Buenos Airesen ere ikus dezakegu. Honi esker, ikusi dezakegu artista honek armiarmak maite dituela:
*Amaia* 



Códigos QR / Qr Codes

No hay comentarios:

Publicar un comentario