viernes, 2 de diciembre de 2011

Errepikatu! Pa-ta-ta!

Gustoko duzue argazkiak ateratzea?
Argazkilaritza Arte mota bat dela esan dezakegu ere.
Ez da inoiz argi egon nor izan den Arte mota honen sortzailea, baina Joseph-Nicéphore Niépce eta Louis Daguerre izenekin erlazionatu da hau beti.
Argazkilaritza hezkuntzari dagokionez, oso egokia dela uste dut, oso ondo aplikatu daitekeelako bertan. Ni adibidez, DBH 2.mailan nengoela Plastika irakasgaian kamera bat sortu genuen "Nesquik" pote batekin hain zuzen ere. Honen barnea kartulina beltz batekin tapatu genuen eta kartulina zuri berezi bat sartu genuen ere, ondoren, zulo bat egin genuen potearen edozein aldetan.
Zulo hori kanpotik zelo zati batekin tapatzen genuen, eta argazkia ateratzera gindoazenean, zelo kendu eta zulotik argia sartzen uzten genuen, non argi hau kartulina zurian proiektatzen zen, prozesu hau segundu batzuk baino ez zuen irauten eta gero argazkiak errebelatzen genituen gelatxo batean, likido berezi batzuekin. Eskoletan egiteko egokia dela uste dut, teknika errez baten bidez, argazkigintzaren atal bat ikasi daitekeelako. Beraz, zure inguruan haur bat baldin badaukazu, proba ezazu, oso dibertigarria baita!
Argazkigintzan bertan hainbeste teknika eta efektu desberdinak daude, eta oso interesgarria dela uste dut.
Eta izugarrizko argazkiak lortu daitezke:


________________________________________________________________________________


_______________________________________________________________________________




Argazkigintzari esker momentu asko izoztu ditzazkezu! Gainera, aplikatu nahi duzun efektua erabili ahal izango duzu ere, hala nola, sepia, zuri-beltza, etab.
Arte mota oso polita dela uste dut, oso zabala baita eta hobby interesgarria izan daitekeela uste dut. Niri pertsonalki, asko gustatzen zait mota desberdinetako argazkiak ateratzea, ondo pasatzen dut, gauza ezberdinak probatu daitezkeelako.
Sarrera hau gustatu izan zaizuelakoan ere,
Agurtzen naiz,
*Amaia*

Códigos QR / Qr Codes

No hay comentarios:

Publicar un comentario