viernes, 2 de diciembre de 2011

-Graffitiak-

Kaixo nire margolari maiteak!
Beste sarrera berri batean esperoan zeundeten, ezta?
Gaurkoan Arte moderno bateri buruz mintzatuko naiz.
Gaur, ingleseko klasean nengoela,"Graffiti"ei buruzko "Speaking" bat egin eta gero ideia ona iruditu zait honi buruzko sarrera berri bat egitea.
Nire ustez, artista bateak Graffitiei esker beraren sentimenduak, egoerak, gogoak, nahiak, etab aurkeztu eta espresatu dezake, eta ez dut uste txarto dagoenik. Egia esan, badaude graffiti batzuk ez dutenak ezer ez adierazten, letra sinple batzuk baino ez dira, baina ni ez nago hauek esaten. Nik, irudiak, paisaiak eta koloreak transmititu eta erakusten dizkidaten grafittiak baino ez ditut gustoko. Badaude nahiko artista kaleetan zehar, beraz, zergatik ez diegu utziko ba beraien sentimenduak adierazten? Hauen margoak kaleak alaitzen baituzte, eta dena biziagoa izatea lortzen baitute.







Ezaguna zaigu ere adibidez Berlingo harresia, non hainbeste margo agertzen diren honetan. Hona hemen ezagunena dena:

Bukatzeko, Bilboko Graffitiei buruzko irudi batzuk jarriko dizkizuet:


Sarrera honi esker, Graffitiak beste Arte mota bat dela azaldu nahi izan dut, errespetatua izan behar dena , eta beste Arte mota bat bezala hartu behar dena.
Beraz, gustokoa izan zaizuelakoan, hurrengora arte lagunak!

*Amaia*







Códigos QR / Qr Codes

No hay comentarios:

Publicar un comentario