sábado, 14 de diciembre de 2013

6.astea

Agur,

Agur esateko ordua heldu da, MOOC honi amaiera emateko, alegia.



Gaurko sarrera honetan MOOC-ei buruzko hausnarketa egitea dut helburu.

MOOC honetan parte hartuz, konturatu naiz jakintzak modu desberdinean jaso ditudala eta leku desberdinetatik ere. Plataforman, aste bakoitzean gai bat landu dugu(azkenean, gai guztiak elkar lotuta ikusi ditudalarik. Dena prozesu berean sartzen baitut), eta gai hori ulertzeko aste horretako irakasle taldeak bideoak, testuak, podcastak, material osagarriak etab luzatu dizkigute.

Horrez gain, nire kasuan, jarduera bakoitzerako herraminta desberdinak erabiltzera ausartu naiz, beraz, programa hauen erabilpena ulertzeko ere, asko miatu behar izan dut.

Modu ez presentzial batean ikasten da, hau da, ez da zertan klasera joan behar. Irakasle talde bat izan dut irakasle, beraz, denen arteko lana izan da gauzatu behar izan dudana.

Kurtsoak hasiera eta amaiera datak izan ditu, noski. Horrek esan nahi du amaiera data horretarako eskatutako lan guztiak entregatuta egon behar zirela, baina askatasun guztia egon da jarduerak igotzeko, betiere denak amaiera data baino arinago.
Astero material berriak, eginbeharreko ariketa berriak izan ditugunez, prozesu jarraitu batean ikasten dela esan dezaket. MOOC honetan adibidez, aste bateko edukiak hurrengo astearekin zer nolako lotura izan dute. Eta hori, gauza batzuk hobeto ulertzeko balio izan dit.

MOOC = Massive Open Online Course = Masiboa eta irekia den online kurtsoa.

Izenak berak dioen bezala, Massive da, hau da, masiboa, jendetsua, populatua... Beraz, hainbeste partaide egoteak arrakastatsua dela esan nahi du. Kurtso presentzial batek izan dezakeen kopurua baino askoz handiagoa baita honena.

Honen barnean dauden jarduerak, lanak, eginbeharrekoak burutzeko, ikasleen arreta deitzeko material egokiak erabili behar dira, hau da, material erakargarria, ikasleek gustura lan egiten duten materialarekin, erraz ulertzekoa,... Horrela, ikasle gehiagoren parte hartzea lortuko dute kurtso onlinean, beraz, horrela ere, arrakastatsua dela esan dezakegu.

Masiboa izateaz gain, arestian aipatu bezala, irekia eta online da. Edozein momentutan, edozein lekutan informaziora heltzeko, hau editatzeko,sakabanatzeko,...aukera dago.

Sare sozialei esker, lantzen ari zaren lanak elkarbanatzeko,besteenak ikusteko, iritzi desberdinak partekatzeko,...aukera ematen dizute. Gainera, MOOC-ean lantzen ari zaren lanek prozesu bat egin dezakete sare sozialetan. Hauei esker, beti lortu dezakegu besteen laguntza, iritziak eta aipamenak. Horrela, gure lana hobetu dezakegu edota gogoeta desberdinak partekatu ere.

Ez dut inoiz MOOC-ik burutu. Honi esker, gauza berriak ikasi izan ditut, nire etorkizunerako baliogarriak izango zaizkidanak, hain zuzen ere.

Beraz, agur bat esan beharrean, gero arte batekin geratzen naiz, beti egongo bainaiz kontaktuan honekin.

Gero arte zuei, eta eskerrik asko nire lanak behatu dituzuen guztioi!




Gero arte, 


Amaia.





No hay comentarios:

Publicar un comentario